Berak dioenez ezin dira onartu banderaren aurkako ekintzak edo esatekoak. Esan duenez, partiduan "independentziarengatik pitada" aurrera badoa partidua suspenditu egingo du. Baita denbora luzez pentsatu duela esan du, Sarkozik esandakoan oinarrituta.
Partidua datorren ostiralean ospatuko da eta interneteko webguneetan talde independentistak ikurriñak eramateko eta pitada bat egiteko deiak egiten ari dira.
IRITZIA:
Nire ustetan, gauza politikoa da, eta "uler" dezaket haien aldetik haien banderari eta himnoari edozein eratako desprezioak egitea ez gustatzea, eta haiek ekiditzeko gauzak egitea.
Baina egia iruditzen zait ere, gauza exageratua dela, eta horrelako zerbaitek ezer konponduko ez zuela, agian, txarragotu egingo zituela uste dut gainera.
Ezin ditut nire konponbideak adierazi beste gai sakonago batzuetan sartuko nintzelako, baina argi dagoena da, lehen esan dudan bezala, Esperanza Agirrek esandakoa exageratua dela eta ezer konponduko ez duela.
Gainera berak jakingo du polemika hau zergatik atera duen...
0 comentarios:
Publicar un comentario