PLATON

martes, 14 de febrero de 2012

gutxi ezagutzen da oraindik ere Platonen bizitzaz eta badakiguna ere oso fidagarria ez dela ere badakigu.

atenasen jaio zen k.a 428. urtean, familia handikoa izan zen.

aipatzen da bere familiak poseidonekin zerikusia duela.

Ariston izan zen bere jaiotzako izena.

k.a 348.urtean hil zen.

platonen lanak oso osorik heldu zaizkigu garkora.

hontan oinarritzen da bere ideien teoria.

Galdera ontologikoa → Zer da errealitatea?
Galdera antropologikoa → Nola ezagutu daiteke errealitatea?


honek bi errealitate maila daudela adierazten digu: 

Ideien Mundua → bertan ideiak eta zenbakiak daude, hauek perfektuak, hilezkorrak, aldaezinak eta bakarrak direlarik.
Mundu Sentikorra → bertan objektu fisikoak eta irudiak daude, hauek ez-perfektuak, iraungikorrak, aldakorrak eta anitzak direlarik.

eta baita beste bi ezagutza maila:

Benetako ezagutza (episteme) → arrazoimenaren bitartez lortzen dena.
Sasi-ezagutza (doxa) → zentzuen bitartez lortzen dena.

antropologia ideiak ere bazituen:

Materiala den osagai bat → Gorputza
Ez-materiala den osagai bat → Arima
Beraz, Platonen ikuspegi antropologikoa dualista da.

Gorputza, gaitz guztien iturburua da. Bertatik pasioak, nahiak, desioak eta beharrak sortzen dira. Materiala izanik Mundu Sentikorreko errealitatea da eta gauza fisikoei dagozkien ezaugarriak ditu: materiala, ikusgaia, ez-perfektua, iraungikorra eta aldakorra.
Arima, berriz, goi-mailako errealitate espirituala da. Bertan gizakiaren goi-mailako gaitasun intelektualak kokatzen dira: adimena, pentsamendua, arrazoimena, etab. Gure benetako izaera da eta ideiei dagozkien ezaugarriak ditu: ez-materiala, ikusezina, perfektua, hilezkorra eta aldaezina. Platonek hiru arima mota bereizten ditu:
Arrazoizkoa → buruan dagoena eta pentsamenduak dira.
Suminezkoa → bularrean dagoena eta borondateak dira.
Irritsezkoa → sabelean dagoena eta instintuak, kinadak, sexua, etab dira.

Etika eta politika ideiak ere bazituen oingo hontan aipatuko ez ditudanak.


kursibas idatzitako zatiak wikipediatik kopiatuak dira teoriak izanik haiek kopiatzea onena iruditu zaidalako.

hemen duzue link-a, hurrengorarte.


0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Powered By Blogger

Bisitak

Seguidores

About Us

© 2011 blogile96 Design by Dzignine
In Collaboration with Edde SandsPingBlogger Templates