IÑAKI ZABALETA URKIOLA

martes, 24 de enero de 2012
http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/inaki-zabaleta-urkiola?q1=%20i%F1aki&q2=zabaleta%20urkiola


Leitza, 1952.

Kazetaritzan Doktore, Iñaki Zabaletak lan ugari argitaratu ditu zientzia honen inguruan. Atzerrian argitaratu ditu liburu asko (Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Alemania) bai estatu espainolean ere.

Aldizkari ezberdinetan ere idatzi ditu artikuluak (nahiz estatuko aldizkarietan nahiz atzerrian). Irrati eta telebistaren berrikuntzarekin zerikusia duten liburuak editatu ditu.

1989-94 urte bitarteetan Kazetaritzako Departamentuko zuzendari izan zen. Iowako Unibertsitatean irakasle gonbidatua 1992an eta gaur egun UPV-EHUn kazetaritzako irakaslea da.

Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du: Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Errekaaldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena,Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria...

Eleberria, kontakizunak, poesia. Euskaraz idatziriko hainbat libururen egilea da. Río Arga aldizkarian eta Antología de la Poesía Navarra actualen zenbait poema argitaratuak ditu. Bestalde, sari eta lehiaketa ugaritan hartu du parte bai lehiakide bezala bai epaimahai lanetan (Radio Popularrek antolaturiko Versos para una primavera, Xalbador saria,...)

Hainbat aldizkari ezberdinetan artikulu ugari idatzi ditu: Oh! Euzkadi, Argarai.

Kultur jardueretan, euskararen inguruan, ekintza ugaritan parte hartu du. EIREko (unibertsitateko euskal irakasleen elkartea) koordinatzaile nagusia 1998-2001 urte bitarteetan, Kontseiluako sustatzailea, Nafarroako AEK-ko sustatzailea.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Powered By Blogger

Bisitak

Seguidores

About Us

© 2011 blogile96 Design by Dzignine
In Collaboration with Edde SandsPingBlogger Templates