Espainiar estatuan krisialdi ekonomikoaren ondorioz sortu den egoera soziala eta langabezia.

martes, 22 de noviembre de 2011
Krisi ekonomikoa arazo da bere ondorioz jende mordoa lan gabe geratu delako.


Krisi ekonomikoaren eragile nagusienetako bat, bankuen gehiegizko sorra da. Sor hau estatuek gain hartu behar izan dute. Estatuen beraien egoera txarragotuz eta gastu  publikoa murriztuz.

Aurrez aipatu bezala,  bankuek jasandako sorrak estatuek hartu dituzte bere gain: adibidea, estatu frantsesak eta Alemanak diru laguntzak eman beharra beste herrialdeetako bankuei, Grezia …

Krisiak sortutako langabeziaren beste kausetako bat enpresen itxiera da. Produkzio maila baxuak sortu du enpresa askoren itxiera. Enpresa hauen gehiengoa ETE( enpresa txiki eta ertainak)-ak dira, Espainiar estatuko langileen portzentaien handiaren lantokiak direnak.

Konparaketa argiena Alemaniarekin egin daiteke, bertan 100.000 enpresa itxi ziren, Espainian berriz, 300.000 . Horren ondorioetako bat, Espainiak Europako langabezia maila handienetakoa duen herrialde bilakatu dela da, %21 ko langabezia tasarekin.

Datu guzti hauetan oinarrituta, Andrew Burns-ek, banku mundialeko partaideak berretsi du “ Enpresen itxiera masiboaren ondorioz, Espainiako egoera oso larria da eta langabezia tasa handiegia da”.

Konponbide argienetako bat enpresa txikien kontratazioen intzentibazioa izan liteke, enpresak baitira  lana ematen dutenak eta lan postu gehiago sor ditzaketenak. Beraz, beraietan inbertitzea ondo legoke langabezi tasa jaisteko eta familien diru baldintzak hobetzeko.

Espainiar estatuko familien egoera ekonomikoa hobetzeko, errentak igo beharko lirateke IPC-a mantenduz. Ondorioz, jendeak diru gehiago edukiko luke  gastu gehiago egin ahal izateko, herrialdearen barne ekonomia  mugituz eta aberastuz.

Kausa guzti hauen  ondorioa, gazte kapazitatuek beste herrialde batzuetara alde egiten ari direla da. Beraien jakinduria beste herrialde batzuetan esplotatzen dute, gainera han sortzen duten aberastasuna ez dute berriz ere Espainiara ekartzen, emigratutako herrialdeetan bizitza maila hobea dutelako.



ibai zurinaga


0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Powered By Blogger

Bisitak

Seguidores

About Us

© 2011 blogile96 Design by Dzignine
In Collaboration with Edde SandsPingBlogger Templates