FARADAY-EN BIOGRAFIA

martes, 4 de octubre de 2011
Faraday britainiar fisikaria Surrein ingalaterran jaio zen 1791ko irailaren 22an. Michaelen aita James Faraday izan zen eta Newingtonen jaiotakoa zen, Londres inguruan (Ingalaterra).
Ez zuen eskolara joateko aukera handirik izan eta, 13 urte zituenean, Michael lanean hasi beharrean izan zen eta Londresko azaleztaltzaile batekin ofizioa ikasten hasi zen. Han aritu zen 7 urtetan, zientziari buruzko liburu asko irakurri zuen eta, horrekin batera, Elektrizitatearekin zerikusia zuten esperimentuak ere burutu zituen, zientziarako grina betirako piztu zitzaiolarik. Hala ere, ez zekien ezer asko matematikaz, baina kalkulu diferentziala ez bazuen ezagutzen ere, grafikoak egiteko trebezia berezia erakutsi zuen.

1831n, bere esperimentu ospetsuak hasi zituen eta indukzio elektromagnetikoa aurkitu zuen.
  • Elektrolisiaren bidez askatzen den sustantzia baten masa, elektrolitotik igaro den elektrizitate kantitatearekiko zuzenki proportzionala da. Beraz,                                                            
    m= clt [(masa = balore elektrokimikoa (c) x intentsitatea (l) x denbora (t)]
  • Elektrizitate kantitate batek askatutako sustantzia ezberdinen masak zuzenki proportzionalak dira bere pisu baliokideekin. 






Faradayen esaerak:
  • Beti eraman behar da libreta txiki bat, oharrak edozein momentutan hartu ahal izateko. 
  • Komeni da posta trukea erruz erabiltzea. 
  • Kolaboratzaileak izatea komeni da, ideiak elkar trukatu ahal izateko. 
  • Eztabaidei ekidin. 
  • Entzundako guztia egiaztatu. 
  • Ez orokortu arin-arinka; ahalik eta zehatzen hitz egin eta idatzi.







0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Powered By Blogger

Bisitak

Seguidores

About Us

© 2011 blogile96 Design by Dzignine
In Collaboration with Edde SandsPingBlogger Templates