LIBIAKO GERRA

jueves, 20 de octubre de 2011
0 comentarios
Gerraren histori laburra:

2011ko Libiako gerra zibila edo 2011ko Libiako Iraultza Iparraldeko AfrikandagoenLibian Muammar al Kadafi boteretik kentzeko egindako matxinadaren ondorioz hasitako gerra da.
Martxoaren hasieran Kadafiren indarrek aurrera egin zuten matxinatuen herri batzuk hartuz.

Estatu Batuek gerratean "parte" hartu ondoren Kadafik zu eten bat adierazi zuen, geroago errespetatuko ez zuena.

Abuztuan matxinatuek herrialdeko lurralde gehienak menperatzen zituzten. Baita Tripoli hiriburua ere, Kadafi handik botata.

Gerraren aurreko eta bitarteko gertakariak:

- Giza eskubideen eza: 
  • Kadafik disidenteak exekutatu eta mutilatzeko agindua eman zuen eta exekuzio edo mutilazio horiek telebista publikoan erakusten ziren.           
-Genozidioa:
  • Libian ez da izan teknikoki genozidiorik, biolentzua gehiegikeriak ez baitu genozidio esan nahi. Hainbat agintari eta jakitunek bertan genozidio bat gertatu litekeela esaten zuten. Kadafiren hitzak: " Libia etxez etxe garbituko dugu"

-Torturak:
  • Hainbat tortura salaketa egon dira Kadafiren aurka gehienbat gerra garaian.
  • Kazetari batzuek elektrodoak erabili zituztela esan zuten.
-Bere herriaren bonbardaketa:
  • Kadafik manifestazioak gelditzeko aireko sua erabili zuela esaten da, eta horren ondorioz beste herrialde askok mugimenduak egin dituzte horren aurka.
-Mertzenarioak:
  • Afrikako beste hainbat herrialdetakok 3000-6000 mertzenario zituela kalkulatu zen.
  • Beste erakunde batzuek, herrialde gustiko "baltz" koloreko biztanle guztiak mertzenariotzat hartu zituztela diote.
-Bortzaketak:
  • Kadafik bere gudarien artean biagra banatu zuela diote, honek bortzaketen igoera ikaragarria ekarri zuen.




Leer más »

ZERGATIK SORTZEN DIRA AURORA BOREALAK?

martes, 11 de octubre de 2011
0 comentarios
Kargatutako partikulak (protoiak eta neutroiak) Lurraren eremu magnetikoak mugituz atmosfera erasotzen dituzte poloen hondoan. Mugimendu horrek sortutako energia atmosferan dauden nitrogeno eta oxigeno atomoak mugiarazten ditu, energia kantitate handiak sortuz, geroago nitrogeno eta oxigeno atomo horiek energia galtzen dutenean, energia hori bueltatzen dute argi forman.

Kargatutako partikula horien jatorria oso konplexua da, Eguzkitik baitatozte. Eguzkiak etengabe partikulak botatzen ditu unibertsora, Eguzkian gertatzen diren prozesu oso energetiko batzuen ondorioz. Partikula horien igorpen konstante horri "Eguzki haizea" deitzen zaio.

Eguzki haize horretik datozte Lurraren atmosferara heltzen diren kargatutako partikula horiek, Aurora Polarraren eragileak. Beraz, partikula horiek atmosfera sartzean eta gutxi gora-behera lurrazalatik 95 km-ra sortzen da lehen azaldutako prozesu hori, Aurorak sortuz.

Hona hemen YouTuben dagoen bi bideo jarri ditut, nahiz eta ingeleses egon, Aurora Polarrak zer diren azaltzen dute. Bigarren bideoan Aurora Polarren eta Lurraren eremu magnetikoaren erlazio azaltzen da.


Leer más »

ZERGATIK DA URDINA ZERUA?

0 comentarios
Eguzkitik datorren argia uhin-luzera desberdineko uhinez osatua dago, eta uhin-luzera bakoitzari kolore bat dagokio. Bestalde, argiak lurreko atmosfera zeharkatzen duenean, bertan dauden gas-molekulekin eta partikulekin egiten du talka. Ondorioz, lurrera zuzen datozen uhinak norabide guztietara hedatzen dira.

Efektu horri "Rayleigh-en difusioa" deritzo. Baina uhin edo kolore guztiak ez dira berdin hedatzen. Uhin-luzera motzeko uhinak besteak baino gehiago sakabanatzen dira, eta horregatik ikusten dugu zerua urdin: urdina delako argia osatzen duten koloreetatik uhin-luzera motzena duena.

Zineman gaudela ere, proiektagailua dagoen lekura begiratuz gero, handik datorren argia urdina dela ikusiko dugu. Hori horrela gertatzen da, aireko hauts-partikulek atmosferak jokatzen duen moduan jokatzen dutelako.


gazteleraz dago baina hemen duzue azalpena:


Leer más »

PANTXOA ETA PEIO

jueves, 6 de octubre de 2011
0 comentarios



HISTORIA:

Peio Ospital eta Peio Carrere 1948an jaio ziren, biak Lapurdin.

Baionako ikastetxe batean ezagutu zuten elkar, han ikasi zuten abezten eta pianoa jotzen.

Igande arratzaldez konbentu batean abesten zuten, eta Amaia kultur taldekoak egin ziren.

1968an Telesforo Monzon-ek entzun zituen eta liluratuta gelditu zen.

1969an atera zuten haien lehen diska 4 abestirekin.

1971an abestu zuten lehen aldiz.

1974ean lehen disko luzea.

Urrengo urteetan Euskal Herri gustitik abesten aritu ziren.

1991ean ekitaldi batean beraien historia behatu zuten.

40 urteko ibilbidea ospatzeko 2009 an disko bat grabatu zuten.

DISKOGRAFIA:


  • Pantxoa eta Peio (1975) 
  • Euskalduna naiz eta maite dut herria (1978) 
  • Bakezko besarkada batean (1981) 
  • Eguzkiaren musu (1990) 
  • 1969-1991 (1991) 
  • Oles ta oles (1997) 
  • Lapurtar koblariak (2002) 
  • Lurra eta maitasuna (2006, Elkar)

Leer más »

FARADAY-EN BIOGRAFIA

martes, 4 de octubre de 2011
0 comentarios
Faraday britainiar fisikaria Surrein ingalaterran jaio zen 1791ko irailaren 22an. Michaelen aita James Faraday izan zen eta Newingtonen jaiotakoa zen, Londres inguruan (Ingalaterra).
Ez zuen eskolara joateko aukera handirik izan eta, 13 urte zituenean, Michael lanean hasi beharrean izan zen eta Londresko azaleztaltzaile batekin ofizioa ikasten hasi zen. Han aritu zen 7 urtetan, zientziari buruzko liburu asko irakurri zuen eta, horrekin batera, Elektrizitatearekin zerikusia zuten esperimentuak ere burutu zituen, zientziarako grina betirako piztu zitzaiolarik. Hala ere, ez zekien ezer asko matematikaz, baina kalkulu diferentziala ez bazuen ezagutzen ere, grafikoak egiteko trebezia berezia erakutsi zuen.

1831n, bere esperimentu ospetsuak hasi zituen eta indukzio elektromagnetikoa aurkitu zuen.
  • Elektrolisiaren bidez askatzen den sustantzia baten masa, elektrolitotik igaro den elektrizitate kantitatearekiko zuzenki proportzionala da. Beraz,                                                            
    m= clt [(masa = balore elektrokimikoa (c) x intentsitatea (l) x denbora (t)]
  • Elektrizitate kantitate batek askatutako sustantzia ezberdinen masak zuzenki proportzionalak dira bere pisu baliokideekin. 






Faradayen esaerak:
  • Beti eraman behar da libreta txiki bat, oharrak edozein momentutan hartu ahal izateko. 
  • Komeni da posta trukea erruz erabiltzea. 
  • Kolaboratzaileak izatea komeni da, ideiak elkar trukatu ahal izateko. 
  • Eztabaidei ekidin. 
  • Entzundako guztia egiaztatu. 
  • Ez orokortu arin-arinka; ahalik eta zehatzen hitz egin eta idatzi.







Leer más »
 
Powered By Blogger

Bisitak

Seguidores

About Us

© 2011 blogile96 Design by Dzignine
In Collaboration with Edde SandsPingBlogger Templates